Aurtengoa laugarren edizioa izango da. Izenburua, berriz, honako hau: "Inertziak erantzi, garena jantzi".
Bertsozale Elkarteak Bertsolamintza antolatu du aurten. Laugarren edizioa izango da aurtengoa. Izenburua, berriz, honako hau: "inertziak erantzi, garena jantzi". Gaur izango da aurkezpen prentsaurrekoa, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Ainhoa Agirreazaldegi (egitasmoaren arduraduna), Beñat Gaztelumendi (Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza arduraduna) eta Andoni Egaña (Bertsolamintzako hizlaria) egongo dira aurkezpenean.