Aretxabaletan, Bilbon, Loiun, Orion eta Mungian 2011-02-25

6 bertso-afari egingo dira gaur

Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi; Beñat Ugartetxea eta Jone Uria; Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi; Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballes; Aitor Sarriegi eta Jon Maia eta Izar Mendiguren, Mikel Goiriena, Julen Zulaika eta Pello Ormazabal ariko dira kantuan.
 Ostirala izanik, bertso-afari bat baino gehiago egino dira gaur Euskal herrian.

 Aretxabaletako Hibai Gain elkartean Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdik kantatuko dute, iluntzeko 21etan hasita.

 Ordu berean hasiko da Bilboko Hika ateneoko bertso-afaria ere. Beñat Ugartetxea eta Jone Uria izango dira bertan.

 Bilbon bertan, baina Kafe Antzokian, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendik kantatuko dute ordu berean.

 Loiuko Lauroeta auzoko Aurregoiti jatetxean ere 21etan hasiko da afaria. Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballesek kantatuko dute bertan, Iñaki Beitia "Arbildu" gai-jartzaile dutela.

 Orion Aitor Sarriegi eta Jon Maia izango dira Balea Elkartean, iluntzeko 21etan.

 Azkenik, Mungiako Torpedo Gorria tabernan 21:30etan hasiko da bertso-afaria. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

  Izar Mendiguren
  Mikel Goiriena
  Julen Zulaika
  Pello Ormazabal

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu