Atzo izan zen inaugurazioa 2008-10-17

Bertsozaleek eta erakundeek harrera beroa egin diote Elkartearen egoitza berriari

Villabonako Egoitza berriak 900 metro ditu: aretoa eta bulegoa behean, Xenpelar Zentroa lehen solaiuran, Elkarteko bulegoak bigarrenean eta ikerketa gunea hirugarrenean. Bertsoa.com-ek zuzenean eman du ekitaldia.
Goiz eta arratsaldeko inaugurazio ekitaldia izan zuen atzo Bertsozale Elkartearen egoitza berriak. Goizean proiektuan lagundu duten erakundeen txanda izan zen, eta arratsaldean bertsozale eta Villabonako herriarena. Tabernaz tabernanko bertso saio laburrekin hasi zen ekitaldia eta egoitza berria txiki gelditu zen hara bildutakoak hartzeko. Barruan ere bertso ekitaldiak izan ziren eta Xabier Amurizak nabarmendu zuen barruan eta kanpoan egin beharko duela lan, eta bertsolaritzak ez diola egoitza berriari zahartzen utziko. Villabonako Oinkari dantza taldeak eta musika ikasleek ere hartu zuten parte ekitaldian. Egoitza ez da egoteko/baizik hemendik abiatuta/ aurrerantza egiteko bota zuen Egañak
sarrerako bertsoan. Bertsozale Elkarteko Lehendakaria, Iñaki Murua, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia Markel Olano, Jaurlaritzako Kultura sailburua Miren Azkarate, Villabonako alkatea Marixabel Arrieta  eta Kutxako ordezkaria Mikel Irizar izan ziren, besteak beste, inaugurazio ekialdian. Eskerroneko eta elkarlan mezuak nabarmendu dira denen gainetik. Iñaki Muruak Elkartearen ibilia eta lan ildoak azaldu ditu eta egoitza berriak ekarriko dituen abaitailak azpimarratu ditu. Agintariek Bertsozale Elkartearen ibilia eta bertsolaritza berritzeko izan duen gaitasuna nabarmendu zituzten.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran