Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2011-03-01

Xabier Silveira eta Aimar Karrika nagusitu dira asteburu honetan

Jon Barberena eta Julen Zelaieta sailkatu dira bigarren postuetan. Honenbestez, erabakita gelditu da ze 18 bertsolari ariko diren finalaurrekoetan. Martxoaren 12an jokatuko da lehenengo finalaurrekoa.
 Asteburu honetan bukatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo fasea. Bi kanporaketa jokatu dira.

 Larunbatean, Donezteben, 180 bat bertsozale elkartu ziren zinema zaharrean. Honela gelditu zen sailkapena bertan:

 1.- Xabier Silveirak   341 puntu
 2.- Jon Barberenak     310,5 puntu
 3.- Iñigo Ibarrak      302 puntu
 4.- Saioa Alkaizak     301,5 puntu
 5.- Iñaki Alemanek     279,5 puntu
 6.- Iban Garrok        270,5 puntu

 Igandean, berriz, beste 170 bertsozale inguru batu ziren Berriozarko musika eskolan. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Aimar Karrikak      316 puntu
 2.- Julen Zelaietak     305,5 puntu
 3.- Josu Sanjurjok      301,5 puntu
 4.- Jon Elizetxek       297 puntu
 5.- Aritz Saraguetak    288 puntu
 6.- Patxi Castillok     236,5 puntu

 Honenbestez, Xabier Silveirak eta Aimar Karrikak lortu dituzte asteburu honetan finalaurrekoetarako zuzeneko txartelak. Joan zen asteburuan Eneko Lazkoz eta Xabier Terreros sailkatu ziren. Guztira 15 bertsolari sailkatu dira lehenengo fasetik finalaurrekoetara. Horrela gelditu da sailkapena:
 1.- Xabier Silveirak              341 puntu (zuzenean sailkatua)
 2.- Eneko Lazkozek                324,5 puntu (zuzenean sailkatua)
 3.- Aimar Karrikak                316 puntu (zuzenean sailkatua)
 4.- Xabier Terrerosek             313 puntu   (zuzenean sailkatua)
 5.- Iñigo Olaetxeak               314 puntu
 6.- Oier Lakuntzak                311 puntu
 7.- Jon Barberenak                310,5 puntu
 8.- Ander Fuentes "Itturri"-k     307 puntu
 9.- Julen Zelaietak               305,5 puntu
 10.- Iñigo Ibarrak                302 puntu
 11.- Josu Sanjurjok               301,5 puntu
 12.- Saioa Alkaizak               301,5 puntu
 13.- Jon Elizetxek                297 puntu
 14.- Migel Mari Elosegi "Luze"-k   292,5 puntu
 15.- Aritz Saraguetak             288 puntu
 16.- Bittor Elizagoienek           281 puntu
 17.- Iñaki Alemanek               279,5 puntu
 18.- Ainhoa Aranburuk              277 puntu
 19.- Iban Garrok                  270,5 puntu
 20.- Ekaitz Astizek                261,5 puntu
 21.- Irati Majuelo                259 puntu
 22.- Jose Luis Barberia "Zili"-k  258 puntu
 23.- Egoitz Gorosterrazuk         253 puntu
 24.- Patxi Castillok              236,5 puntu

 Finalaurrekoetan Julio Soto, Estitxu Arozena eta Oskar Estanga batuko zaizkie lehenengo fasetik sailkatutako 15 bertsolariei. Horrela gelditu dira saioak:

 MARTXOAREN 12an, LARUNBATA
 Beran
  Oskar Estanga
  Eneko Lazkoz
  Oier Lakuntza
  Jon Barberena
  Saioa Alkaiza
  Jon Elizetxe

 MARTXOAREN 19an, LARUNBATA
 Leitzan
  Estitxu Arozena
  Xabier Terreros
  Iñigo Olaetxea
  Ander Fuentes "Itturri"
  Josu Sanjurjo
  Migel Mari Elosegi "Luze"

 MARTXOAREN 26an, LARUNBATA
 Elizondon
  Julio Soto
  Xabier Silveira
  Aimar Karrika
  Julen Zelaieta
  Iñigo Ibarra
  Aritz Saragueta

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri