Bertsoa.com-en eskutik 2008-10-20

Bertsotube, bertso-bideoak igotzeko gune irekia martxan da

Bertsozaleek berek igotako bideoz zein audioz osatuko den atari digitala da. Bertso munduko eduki abaniko guztiek dute lekua Bertsotube plaza librean.

Bertsolaritzak gune berri eta berezi bat du interneten: www.bertsotube.com plaza librea. Bertsozaleek berek igotako bideoz zein audioz osatuko den atari digitala izatea da Bertsotuberen ezaugarri nagusia. Eta, zentzu horretan, bertsolaritzari zabalkunde bide eta aukera berriak eskaintzea du helburu. Begi kolpe bakarrean 15 bideoko aukera eskaintzen du Bertso-tubek. Horietako 10 bideo etengabe berritzen doazenak dira, eta besteak jendeak gehien ikusi dituenak. Gune berriak kalitate handiko eta iraupen luzeko bideoak ikusteko aukera ematen du.

Bertsoak, informazioa, hitzaldiak…
Bertsotube guneak bertsoak ez ezik beste eduki motak ere sareratuko ditu: informazio-bideoak, hitzaldiak, aukezpenak… azken batean bertsolaritzare-kin lotutako eduki abaniko guztiak du lekua Bertsotube plaza librean.

Bideoak igotzeko sistema oso sinplea eta erraza
Bertsotubek bideoak jartzea oso erraza eta webgunean bertan emanda daude argibide guztiak.. Berez, bertsozale guztiok gonbidatuta zaudete plaza berri hau ezagutzera eta animatu bideoak igotzera.


Albiste gehiago

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu