Gaur Alegia, Azpeitia, Zarautz eta Getarian izango dira saioak 2012-01-13

Saioz beteta dator asteburua

Alegian Ander Lizarralde eta Unai Muñoa ariko dira; Azpeitian Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Iñaki Murua eta Getarian Aitor Sarriegi, Agin Rezola, Jexux Mari Irazu, Iñaki Apalategi, Alaia Martin eta Josu Goikoetxea.
Bertso-saioz beteta dator urtarrileko bigarren asteburu hau. Gaur bertan lau saio daude iragarrita.

 Alegian bertso-afaria egingo dute, urtero bezala, Intxurre Elkartean. Ander Lizarralde eta Unai Muñoa jardungo dira kantuan.
 
 Azpeitian ere bertso-afaria egingo dute Añota sagardotegian. Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Iñaki Muruak kantatuko dute bertan.

 Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean ere bertso-afaria eta bertso erronka egingo dituzte gaur, iluntzeko 21etan hasita.

 Getarian bertso-saioa izango da frontoiko karpan, gaueko 22etan. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo sei sailkatuak ariko dira bertan kantuan:

 Aitor Sarriegi
 Beñat Gaztelumendi
 Alaia Martin
 Iñaki Apalategi
 Agin Rezola
 Jexux Mari Irazu

 Josu Goikoetxeak gidatuko du saioa.

 
 Biharko beste bost saio daude iragarrita. Asteasun Anjel Larrañaga eta Gregorio Larrañaga "Mañukorta" ariko dira kantuan Sarasola sagardotegian afalostean.

 Astigarragako Etxeberria sagardotegian ere bertso-afaria izango da iluntzean. Sebastian Lizaso eta Jexux Mari Irazuk kantatuko dute bertan.

 Eratsunen, berriz, inauterien barruan egun osorako egitaraua prestatu dute, bertso-bazkari eta bertso-afariarekin. Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira bertsotan.

 Zaldibian ere bertso-afaria izango da Zibiburu elkartean, gaueko 22etan hasita.

 Azkenik, Urretxun bertso-desafio bat izango da. Andoni Jaka eta Asier Iriondo ariko dira Motz tabernan, iluntzeko 19etan hasita. 200 bertso eta 20 epaile izango omen dira bertan.

 
 Bukatzeko, iganderako ere agenda oparoa dator. Mungian San Antontxuen barruko bertso-saioa eta sari-banaketa izango dira Andra Marin eguerdiko 13etan. Jon Maia, Jexux Mari Irazu, Onintza Enbeita eta Sustrai Colinak kantatuko dute Bernardo Mandaluniz gai-jartzaile dutela.

 Astigarragan bertso-bazkaria izango da Ipintza sagardotegian, eguerdiko 14etan hasita. Maialen Lujanbio eta Andoni Egañak kantatuko dute bertan.

 Markina-Xemeingo Barinaga auzoan ere bertso-saioa izango da igandean, arratsaldeko 17:30etan. Julio Soto, Aitor Sarriegi, Arkaitz Estiballes eta Alaia Martinek kantatuko dute Eliza nagusian, Jose Felix Zamakonaren gaiekin.

 Zarautzen "katillukadak" txotxongilo emanaldi berezia egingo dute Lizardi kultur aretoan, arratsaldeko 17:30etan hasita.

 Azkenik, Donostiako Doka antzokian bertso-saio musikatua antolatu dute Antiguako jaien barruan. Iluntzeko 19:30etan izango da emanaldia. Haritz Casabal izango da gai-jartzailea eta Jokin Labayen, Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Beñat Gaztelumendi jardungo dira bertsotan.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri