Jon Maia izango da aste honetako gonbidatua 2012-01-13

Amurrio eta Zumaiako bertsoaldiak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak

Nazioen Mundua elkarteak eskatuta herri ekimen honen jarraipena eginez hasi arren euskal herriko gertakari sozial eta politikoen isla ere jaso du "Gazta zati bat - The piece of cheese" proiektuan. Udaberrian estreinatuko du. Hemendik aurrera larunbat eguerdietan emango da Hitzetik Hortzera, 14:45etan.
 Aste honetako Hitzetik Hortzera programa bete-betea dator. Alde batetik, Amurrion Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalistekin urtero egiten den saioko bertsoaldi onenak eskainiko dituzte. Errege Egunean egin zen saioa.

 Bestetik, Zumaian urtarrilaren 7an egindako bertso-afariko unerik distiratsuenak ere emango ditu aste honetako programak. Iker Zubeldia eta Anjel Mari Peñagarikano aritu ziren bertan kantuan.

 Aste honetako platoko gonbidatua Jon Maia izango da. Amurrioko saioaren inguruko gorabeherez gain esku artean daukan azken proiektuaz ere ariko da: "Gazta zati bat - The piece of cheese". Orain dela hiru urte hasi zen lanean, Idiazabalgo Nazioen Mundua elkarteak eskatuta. Hasiera batean herri ekimen honen jarraipena egiten hasi bazen ere, Euskal Herrian azken aldian izandako gertakari sozial eta politikoei ere heldu die azkenean, eta denen isla jaso du udaberrian estreinatuko duen pelikulan.

 Aste honetatik aurrera larunbat eguerdietan izango da ikusgai Hitzetik Hortzera ETB1en, Gaur Egun albistegiaren ondoren, 14:45etan.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa