Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen 25. urteurrena 2012-01-16

"Beste larogei urtian" liburua eta dokumentala aurkeztuko dira bihar

Urte hauetan Bertsozale Elkarteak egindako ibilbidea jasotzen da liburuan eta dokumentalean. Alberto Barandiaranek idatzi ditu liburua eta dokumentalaren gidoia, eta bihartik aurrera eskuragarri izango dira Lanku.com atarian.
 Aurten 25 urte betetzen ditu Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Urte hauetan egindako ibilbidea jasotzeko asmoz, liburua eta dokumentala osatu dituzte. Alberto Barandiaranek idatzi ditu bai liburua eta baita dokumentaleko gidoia ere. Bihar izango da aurkezpena, Villabonan Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak duen egoitzan. Bertan izango dira Iñaki Murua (Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria) eta Alberto Barandiaran bera. Gainera, bihartik aurrera eskuragarri egongo dira Lanku.com atarian.

Albiste gehiago

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza