Arratsaldeko 18etan Leidorren 2012-01-18

Urteroko jaialdia larunbatean Tolosan, Txolarre Irratiak antolatuta

Andoni Egaña, Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu eta Aitor Sarriegi ariko dira kantuan, eta Amaia Agirrek jarriko dizkie gaiak. Aurtengoa jaialdia antolatu duten hirugarren aldia izan da, eta sarrerak bihar arte egongo dira salgai Tolosan, Villabonan, Zizurkilen, Anoetan, Alegin, Ibarran eta Berastegin. Geratzen direnak egunean bertan eskuratu ahal izango dira Leidorreko leihatiletan.
 Txolarre Irratia orain dela hiru urte hasi zen Tolosako Leidor antzokian urtero jaialdi bat antolatzen. Urtea joan eta urtea etorri, arrakasta handia izan du saioak, eta aurten hirugarrenez antolatuko dute. Larunbatean izango da hitzordua, arratsaldeko 18etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Andoni Egaña
 Jon Maia
 Amets Arzallus
 Maialen Lujanbio
 Jexux Mari Irazu
 Aitor Sarriegi

 Aurreko urteetan bezala, aurten ere Amaia Agirre izango da gai-jartzailea. Sarrerak 10 eurotan egongo dira salgai honako lekuotan: Tolosan Raku, Denak, Orbela eta Kantabriko tabernetan; Villabonako Amasa kafetegian; Zizurkilgo Iriarte tabernan; Anoetako Buztina tabernan; Alegiko Ixkina tabernan; Ibarrako Zubiaurre tabernan eta Berastegiko Urepele elkartean. Bihar arte egongo dira salgai puntu horietan. Larunbatean bertan Leidorreko leihatiletan eskuratu ahal izango dira aurretik saldu ez direnak.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu