Ekaitz Samaniegoren aldeko bertso-saioa 2012-01-18

Elkartasun bertsoak

Abenduaren 29an egin zuten Ekaitz Samaniego bertsolari arabarraren aldeko bertso-saioa Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Espainiako Auzitegi Gorenak gazteari ezarritako zortzi urteko espetxe-zigorra salatzeko itxialdia hasi zuten abenduaren 26an eta beste hainbat ekimenen artean egin zuten bertso-saioa. Kantuan aritu ziren Manex Agirre, Iñaki Apalategi, Miren Amuriza, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso eta Ekaitz Samaniego bera. Gai-jartzaile lanak Beñat Goitiak egin zituen. Antolatzaileek egindako grabazioari esker hemen dituzue hango bertsoaldi onenak.

Ekaitz Samaniego bertsolari arabarrari babesa adierazteko egin zuten bertso-saioa Auzitegi Gorenak zortzi urteko espetxe zigorra ezarri eta gero. Abenduren 26an eman zioten hasiera itxialdiari eta horren baita antolatutako ekimenetako bat izan zen Jimmy Jazz aretoan egin zuten bertso-saioa.

Saioaren hasieran Ekaitz Samaniegok berak abestu zuten eta berarekin batera aritu ziren kantuan Manex Agirre, Iñaki Apalategi, Miren Amuriza, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Sebastian Lizaso. Beñat Goitia aritu zen gai-jartzaile lanetan.




Albiste gehiago

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza