Arabako Kuadrilla artekoTxapelketa 2012-01-21

Araban inoiz egin den txapelketa partehartzaileena abiatuko da datorren asteburuan

Araban inoiz egin den txapelketa partehartzaileena da eta indartsuena abiatuko da datorren asteburuan: bat-batekoan Araba osoko 12 taldek hartuko dute parte (guztira, 146 parte hartzaile), eta idatzizkoan 25 taldek eman dute izena. Bi urteko zikloa jarraitzera dator taldekakoa. Gaur goizean izan da aurkezpena.
Gaur goizean aurkeztu da, Gasteizen, 2012ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa. Iaz banakakoa jokatu ondoren, bi urteko zikloa jarraitzera dator taldekakoa. Bi txapelketa paralelo izango dira, gainera: bat-batekoa eta idatzizkoa.
Badaude, orain dela 2 urteko ediziotik, aldaketak:  bat-batekoan Araba osoko 12 taldek hartuko dute parte (guztira, 146 parte hartzaile), eta idatzizkoan 25 taldek eman dute izena. Talde horiek guztiak 4 ligatan banatu dira. Liga bakoitzean 3 taldek hartuko dute parte, ondoren, liga bakoitzeko irabazleak lehiatuko dira finalerdietan. Bukatzeko, finala: martxoaren 24an jokatuko da Aramaion.
Otsailaren 4an izango da lehenengo kanporaketa, eta ondoren atsedenik gabe jarraituko du txapelketak. Araban inoiz egin den txapelketa partehartzaileena da, eta indartsuena.

Informazio gehiago: www.arabakotxapelketa.org

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu