Larunbat honetan izango da Bertso Eguna eta aurtengo edizioak Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen hogeitabosgarren urteurrena izango du ardatz. Eguerdian hasiko dira ekitaldiak, arratsaldean jaialdia eta afalondoan ere izango dira bertsoak. Atzo aurkeztu zuten ekitaldia. Aurtengoa Bertso Egunaren 43. edizioa izango da eta 25 zenbakiaren bueltan jolaserako proposamenarekin dator. Jaialdirako 400 sarrera gelditzen dira eta afaritarako dena salduta dago.
Larunbat honetan izango da Bertso Eguna eta aurtengo edizioak Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen hogeitabosgarren urteurrena izango du ardatz. Eguerdian hasiko dira ekitaldiak, arratsaldean jaialdia eta afalondoan ere izango dira bertsoak. Atzo aurkeztu zuten ekitaldia Nerea Txapartegi Donostiako zinegotziak, Iñaki Murua lehendakariak eta Iñaki Almandoz Kutxako ordezkariak. Hona hemen aurkezpena bideoan.
Bertsozale Elkartearen 25garren urteurrena izaki, aurtengo bertso egunak ohikoak baino parte hartze zabalagoa izango du. Arratsaldeko jaialdian ere bertsori talde zabalak hartuko parte, belaunaldi eta lurralde guztietako ordezkaritza bilduaz. Aurtengoa Bertso Egunaren 43. edizioa izango da eta 25 zenbakiaren bueltan jolaserako proposamenarekin dator.
Domino jokoa irudikatzen da Bertso Egunaren argazkian. Piezaz pieza bidea egin du Bertsozaleen bilguneak, 2 eta 5 zenbakiak dituen pieza jartzera doa bertsozalearen eskua. Ez al da azkena izango, jartzera goazen piezak izan dezala segida beste laurogei urtian, Txirritak abestu zuen bezala. Piezak jartzerakoan elkarrekin izan dira bertsolaria eta bertsozalea eta elkarrekin espero ditugu aurrerantzean ere. Saioa ez da Bertsozale Elkartearen historiaren edo ibilbidearen errepaso hutsa izango. Pasa den astean aurkeztu genituen Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen 25 urteko ibilbidea errepasatzen dituen liburua eta dokumentala. Bertso Egunean bertsogintzari eta bertsozaletasunari eskainitako gaiak izango dira tartean, baina 25 zenbakia eta domino jokoa abiapuntu izango dira. . Hiru atal edo ekitaldi izango ditu Bertso Egunak: 12:00etan, Donostiako kaleetan. 18:00etan, ekitaldia Kursaaleko Areto Nagusian. 21:00etan, afaria eta festa NINEU jatetxean. Jon Azpillagak emango dio hasiera larunbateko ekitaldi nagusiari. 1987. urtean ospatu zen Bertsolari Egunak Pasaian jaio eta egun Mutrikun bizi den bertsolaria omendu zuen eta hogeita bost urtera ekitaldia hasteko ardura eman dio Bertsozale Elkarteak. Baita Azpillagak onartu ere.
Mende laurdena osatu du Bertsozale Elkarteak eta guztira hogeita bost lagun izango dira kantuan Kursaalen arratsaldeko seietatik aurrera: Jon Azpillaga bera, Imanol Lazkano, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Odei Barroso, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Oihana Bartra, Nerea Elustondo, Aitor Sarriegi, Manex Agirre, Anjel Mari Peñagarikano, Unai Iturriaga, Aitzol Barandiaran, Amets Arzallus, Iñaki Viñaspre, Aitor Mendiluze, Maddi Sarasua, Aimar Karrika, Sustrai Colina, Onintza Enbeita, Jexux Mari Irazu. Gaiak jartzen, berriz, hirukotea: Laxaro Azkune, Joana Itzaina eta Unai Elizasu.
EGITARAUA 12:00etan, Donostiako kaleetan zehar Bertsolariak: Arrate Illaro, Xebastian Lizaso, Maddi Ane Txoperena, Xabier Sukia, Eneko Abasolo “Abarkas”, Alaia Martin eta Eneko Lazkoz arituko dira Donostiako kaleetan. Victoria Eugeniako balkoitik, Bretxako merkatuan eta Konstituzio plazan abestuko dute Iker Iriartek gaiak jarrita. 18:00etan, ekitaldia Kursaaleko Areto Nagusian. Bertsolariak: Jon Azpillaga, Imanol Lazkano, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Odei Barroso, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Oihana Bartra, Nerea Elustondo, Aitor Sarriegi, Manex Agirre, Anjel Mari Peñagarikano, Unai Iturriaga, Aitzol Barandiaran, Amets Arzallus, Iñaki Viñaspre, Aitor Mendiluze, Maddi Sarasua, Aimar Karrika, Sustrai Colina, Onintza Enbeita, Jexux Mari Irazu. Aurkezleak: Laxaro Azkune, Joana Itzaina eta Unai Elizasu. 21:00etan, afaria eta festa NiNeu Kursaal jatetxean. Denetik izango da.: - Maite Berriozabal gai-jartzailearen esanetara Patxi Etxeberria, Julen Zelaieta, Iratxe Ibarra eta Izar Mendiguren arituko dira bapatean. - Horrez gain, Bertso musikatuak prestatu dituzte Ander Lizarralde eta Unai Muñoak. - Enaut Agirrek bertso historikoak harilkatu ditu. Lizarraldek, Muñoak eta Agirrek Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikarien laguntza izango dute. - Zarauzko Bertso Eskolak Bertsolari pelikulan oinarrituriko antzerkia ere eskainiko digu.