Asteburuko agenda 2012-01-27

Saio ugari izango dira asteburu honetan

Gaur bertan bi bertso-afari izango dira. Aitor Sarriegik eta Beñat Gaztelumendik kantatuko dute Abadiñoko gaztetxean 21etan. Lezon, berriz, Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira Sagar-Zulo erretegian ordu berean.
 Bertso-saioz kargatua dator asteburu honetako agenda ere. Gaur bertan, bi bertso-afari daude iragarrita. Abadiñoko gaztetxean bertso-afaria egingo dute iluntzeko 21etan. Aitor Sarriegi eta Beñat Gaztelumendi ariko dira bertan. Bertso-afariaz gain Koipelustre Kopla Jarri Sariketako sari ematea ere egingo dute.

 Lezoko Sagar-Zulo erretegian ere ordu berean da bertso-afaria hastekoa. Aitor Mendiluzek eta Anjel Mari Peñagarikanok kantatuko dute bertan.

 

 Bihar Bertso Eguna ospatuko da Donostian, eta bertsolari ugari izango dira bertan. Dena den, ez da biharko antolatu den saio bakarra. Zarauzko Urteta auzoan bertso-saio musikatua egingo dute gauean. Tradizioa hartzen ari den saioa da honako hau. Aurtengoan Aitzol Barandiaran, Jokin Labayen, Ander Lizarralde eta Iñigo Mantzisidor "Mantxi" ariko dira kantuan Iker Iriarte gai-jartzaile dutela.

 
 Iganderako beste bost saio daude iragarrita. Bilbon, Alde Zaharrean, bertso-jaialdia egingo dute eguerdiko 13etan. Igor Elortza, Sustrai Colina, Jon Maia, Oihana Bartra eta Andoni Egañak kantatuko dute bertan.

 Areson, berriz, bertso-bazkaria izango da eguerdiko 14:30etan herriko ostatuan. Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto ariko dira kantuan.

 Villabonan haurrentzako emanaldi bat izango da ikusgai: "Katillukadak", Gurea Zineman arratsaldeko 16:30etan.

 Idiazabalen 18:30etan izango da saioa, Igarondo pilotalekuan, San Blas jaiak direla eta. Aitor Sarriegi, Miren Amuriza, Uxue Alberdi, Jon Maia, Alaia Martin eta Andoni Egañak kantatuko dute. Nazioen Munduak da saioaren antolatzailea.

 Azkenik, Laudioko Elizarako saio berezi bat dago iragarrita: bertso-musika banda. San Roke Musika Bandak antolatu du emanaldia, eta Peio Ormazabal eta Izar Mendiguren ariko dira kantuan iluntzeko 19etatik aurrera.
 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»