Bardoak 2012 2012-01-27

Gaur hasiko da Nafarroako taldekako bertso txapelketa berria

Iluntzeko 22etan izango da saioa, Etxarriko gaztetxean. Bilixkorriko (Eneko Lazkoz, Joseba Beltza eta Alain Iriarte) eta Desterratuak (Julio Soto, Irati Majuelo eta Unai Uberetagoena) ariko dira lehian. Datorren astean aurkeztuko da txapelketa ofizialki.
 Taldekako txapelketa antolatu dute Nafarroan: Bardoak 2012. Bertsozaleari bertsolaritzaz gozatzeko bestelako aukera bat eskaintzeko asmoz elkarte giroko saioak antolatu dituzte. Otsailaren 3an jarriko da martxan ofizialki txapelketa, baina Etxarriko saioa aurreratu egin behar izan dute eta gaur izango da lehenengo saioa Etxarriko Gaztetxean, gaueko 22etan. Bi talde ariko dira lehian. Alde batetik, Sakanako Bilixkorriko (Eneko Lazkoz, Joseba Beltza eta Alain Iriarte). Bestetik Iruñerria eta Gorritiko Desterratuak (Julio Soto, Irati Majuelo eta Unai Uberetagoena). Sarrera 3 eurotan jarri dute.

 Txapelketaren inguruko xehetasun guztiak datorren astean emango dituzte antolatzaileek.

Albiste gehiago

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza