Ordezkapen bat betetzeko 2012-01-31

Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentalista behar du

Lanaldi erdiko jarduna eskaintzen da 2012ko irailaren 30era bitartean. Honako betebehar hauek bete beharko lituzke: bertsolaritzak sortutako dokumentazioaren bilketa, antolaketa eta katalogazioa; BDB datu-basearen eguneraketa; prentsako albisteen katalogazioa eta zerbitzua; argazkien tratamendua eta zerbitzua eta arreta publikoa.
 Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentalista bat behar du ordezkapen bat betetzeko. Irailaren 30era bitarteko kontratua eskaintzen da, lanaldi erdikoa, goizez edo arratsaldez Villabonako egoitzan betetzekoa. Dokumentalista berriak honako zeregin hauek izango lituzke: bertsolaritzak sortutako dokumentazioaren bilketa, antolaketa eta katalogazioa; BDB datu-basearen eguneraketa; prentsako albisteen katalogazioa eta zerbitzua; argazkien tratamendua eta zerbitzua eta arreta publikoa.

 Postua eskuratzeko honako hauek dira ezinbesteko baldintzak: lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak izatea, eskarmentua izatea antzeko lanetan eta ordenagailu-programa ezberdinekin lan egiteko erraztasuna izatea. Gainera, gizarte mugimenduetan izandako esperientzia eta bertsolaritzarekin harremanak izatea ere baloratuko dira.

 Interesa duenak OTSAILAREN 15a baino lehen bidali beharko du Curriculum Vitae-a Xenpelar Dokumentazio Zentrora (xenpelar@bertsozale.com). Informazio gehiago nahi izanez gero honako zenbaki honetara deitu dezake: (+34) 943 69 24 77.

Albiste gehiago

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza