U-morez jardunaldiak 2012-02-07

Otsailaren 16 eta 23an egingo da aurtengo edizioa

Otsailaren 16an Mari Luz Esteban ("Begirada feminista bat euskal kulturari: irakaspenak periferiatik") eta Ander Izagirre ("Betaurreko moreak jarri nituenean...: kazetaritzatik esperientzia bat") izango dira hizlari. Otsailaren 23an, berriz, Mikel Otxotorena ("Maskulinitate klasikoaren eraikuntza publizitate eta zinemaren bidez") eta Maddi Oihenart ("Kantugintzatik esperientzia bat").
 Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko genero batzordeak bigarrenez antolatu ditu U-morez jardunaldiak. Otsailaren 16 eta 23an egingo dira hitzaldiak Villabonako Subijana etxean.

 Otsailaren 16ko jardunaldiak Mari Luz Estebanekin hasiko dira, arratsaldeko 18etan. "Begirada feminista bat euskal kulturari: irakaspenak periferiatik" da bere hitzaldiaren izenburua. Ondoren, arratsaldeko 19:30etan, Ander Izagirrek emango du bigarren hitzaldia: "Betaurreko moreak jarri nituenean...: kazetaritzatik esperientzia bat".

 Otsailaren 23an beste bi hitzaldi izango dira. Arratsaldeko 18etan hasiko da Mikel Otxotorena, On:giz elkarteko kidearena: "Maskulinitate klasikoaren eraikuntza publizitate eta zinemaren bidez". Ondoren, 19:30etan, Maddi Oihenartek "Kantugintzatik esperientzia bat" izeneko hitzaldia emango du.

 Hitzaldiak jarraitzeko sarrera librea izango da. Ondoren elkarrekin afaltzeko aukera izango da eta horretarako aurretiaz eman behar da izena honako helbide honetara idatzita: umorez@bertsozale.com.

 Iazko edizioan jende ugari bertaratu zen Subijana Etxera. Orduko hartan Jone Miren Hernandez, Xabier Odriozola, Ornitorrinkus proiektuko Maialen Lujanbio eta Judith Montero eta Leire Ibarguren aritu ziren hizlari moduan. Hitzaldi horiek ikusgai daude Bertsoa.com-en. Horrez gain, gaiarekin zerikusia daukaten zenbait eduki ere badaude web orri honetan.

Albiste gehiago

Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08

«Nafarroako bertsolaritza goranzko joeran doa»

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02

Irailaren 13an hasiko da Hitzetik Hortzera

Datorren astean Bertsoa.eus-en 2025-07-16

Algortako Jaialdi Mundiala espazioan barrena

Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16

«Gaitzeko maila izan da eta denak biziki ongi aritu dira»