Umorez: Generoa Bertsolaritzan 2011-02-08

Xabier Odriozola: "Bakoitzak bere barruan mugarik gabeko mundu bat du"

Xabier Odriozolak "parekidetasuna eta maskulinitate berriak" izeneko hitzaldia eman zuen. Bertan, genero-sistemak gizakiari nola eragiten dion azaldu zuen.
 Atseden baten ondoren hasi zen Xabier Odriozolaren hitzaldia. Onintza Enbeitak egin zuen aurkezpena, eta, berehala, "Lili bat" abestiarekin hasi zuen bere txanda Xabier Odriozolak, Xabier Lete eta Mikel Laboari aitorpen bat egin nahian. Genero-sistemaz aritu zen bere hitzaldian. Genero-sistemak zeharkatu egiten gaitu: gizarte guztietan dago eta markatu egiten gaitu; eta, ondorioz, besteak ere bai. Askotan zaila izaten da zenbateraino markatu gaituen ikustea. Ideia hori ilustratzeko bideo bat jarri zuen. Bertan emakumeek eta gizonek egoera beretan dituzten portaera ezberdinak ageri ziren.

 "Guk ez dugu aukeratu nola jaio". Mutil edo neska izateari esanahi bat ematen zaio, eta horri rol eta balio batzuk eransten zaizkio. Hauek ez daude pentsatuak pertsona hobeak izateko, gizatasunaren zati handi bat albo batean utzi behar delako. Ez dira giza-erritmoari bideratutako gizarteak, ekoizpen-erritmoan diseinatutakoak baizik. Galdera hau egin zuen Xabier Odriozolak: "Zenbateraino izan gaitezke pertsona gizarte patriarkal kapitalistan?". Eta erantzuna ere eman zuen: %8. Hori omen da erabiltzen dugun garunaren gaitasun-maila. Gelditzeko astirik gabe bizi gara, pentsatzeko eta astirik gabe, eta sistemak gu entretenitzeko mila modu ditu prestatuta. Elkarrengandik mesfidatu behar dugula erakusten digu; ezberdinak oker daudela eta gu zuzen... Teknologiak isolatzera omen garamatza.

 "Noraino gaude prest elkar ezagutzeko?" galdetu zuen Xabier Odriozolak. Gizonezkoak besteak mendean hartzeko trebatzen dituztela uste du; bai beste gizonak eta bai emakumeak. Ikastetxeetan ikusten da hori: jende gaztea mendean hartzeko hezita gaude. Planetako baliabide guztiak gure mende hartzeko trebatu gaituzte, eta sistema birsortuz goaz belaunaldiz belaunaldi, nahi gabe. Sistemak sortzen duen ideia da harremanak gatazkatsuak direla gizona gizon delako eta emakumea emakume. Hairrek, genero-balioak jaso aurretik, harreman oso gozoak omen dauzkate; Xabier Odriozolaren iritziz, konponbiderako joera da gizakiena, baina ez dugu hori azaltzeko aukerarik. Bere iritziz feminismoak erakusten digu nolako pertsona ederrak garen. Garunak ez dauka mugarik, eta horrekin aske izatea posible da. "Ez gara halakoak nahi izan dugulako, bakoitzak bere barruan mugarik gabeko mundu bat du".

 Esaldi horrekin amaitu zuen hitzaldia. Ondoren galderen txanda iritsi zen. Jende dezentek parte hartu zuen galde-erantzunetan. Hitzaldiaren ondorengo afariran ere 25 bat lagun animatu ziren azkenean.

Albiste gehiago

Jon Agirresarobe Lopetegi 'Torrotxo' - Bertsolari Bertsozale podkasta 2024-05-17

«Lagunartean bildu eta bertsotan egitea izan da bertsolaritzak eman didan gauzarik ederrena»

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»