40 urte plazan ibilia 2012-02-12

Manuel Lasarte hil da

Manuel Lasarte bertsolaria hil da, 84 urterekin, 40 urte inguru plazaz plaza goi mailan emanda. Manuel Lasarte, Uztapideren belaunaldiarekin jardun zuen, eta baita Lazkano eta Joxe Agirrerekin ere. Lizaso, Egaña eta Peñagarikanoren belaunaldiarekin ere ibili zen plazan. Fintasuna eta teknikoki oso estilo landua izan dira bere bertsokeraren ezaugarri nabarmenduenak. Bapatean ez ezik, bertso jarri asko ditu, baita zenbat liburu ere. Manuel Lasarteren gorputza Zarauzko beilategian izango da gaur goizeko 11etatik aurrera, eta hileta Orion izango da, gaur arratsaldeko 19:30etan, San Nikolas elizan.
Manuel Lasarte bertsolaria hil da, 84 urterekin, 40 urte inguru plazaz plaza goi mailan emanda. Manuel Lasarte, Uztapideren belaunaldiarekin jardun zuen, eta baita Lazkano eta Joxe Agirrerekin ere. Lizaso, Egaña eta Peñagarikanoren belaunaldiarekin ere ibili zen plazan. Fintasuna eta teknikoki oso estilo landua izan dira bere bertsokeraren ezaugarri nabarmenduena. Bapatean ez ezik, bertso jarri asko ditu, baita zenbat liburu ere. Bi liburu idatzi zituen bertso jarri eta bat-batekoekin: Bertso-mordoxka (1970), eta Gordean neuzkanak (1975). Era berean, egunkarietako artikuluak bildu eta argitara eman zituen Beranduko lanak (1992) izenburupean. Enbor zarraren ezpalak (1995), Kantuaren ordainez (1997). Lazkao Txiki eta Uztapideri buruzko lan bana ere idatzi zuen Lasartek: Lazkao Txiki gogoan (1995) eta Uztapide gogoan (1999).

Manuel Lasarteren gorputza Zarauzko beilategian izango da gaur goizeko 11etatik aurrera, eta hileta Orion izango da, gaur arratsaldeko 19:30etan, San Nikolas elizan

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu