U-Morez jardunaldiak 2012-02-15

Bihar egingo dira lehenengo hitzaldiak

Lehenengo Mari Luz Esteban ariko da hizlari lanetan, "Begirada feminista bat euskal kulturari: irakaspenak periferiatik" hitzaldiarekin. Ondoren, Ander Izagirrek "Betaurreko moreak jarri nituenean... kazetaritzatik esperientzia bat" izeneko saioa eskainiko du.
 Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko genero batzordeak antolatuta, aurten bigarrenez ospatuko dira U-Morez jardunaldiak. Villabonako Subijana Etxean egingo dira hitzaldiak, bihar eta datorren ostegunean.

 Biharko saioa arratsaldeko 18etan hasiko da. Lehendabizi Mari Luz Esteban antropologoak "Begirada feminista bat euskal kulturari: irakaspenak periferiatik" hitzaldia eskainiko du. Ondoren, 19:30etan, Ander Izagirreren txanda izango da. "Betaurreko moreak jarri nituenean... kazetaritzatik esperientzia bat" da bere hitzaldiaren izenburua.

 Hitzaldietarako sarrera librea izango da. Dena den, ondoren egingo den afarira joan nahi izanez gero aurretiaz eman behar da izena honako helbide honetan: umorez@bertsozale.com.

 Jardunaldiak datorren ostegunean bukatuko dira, beste bi hitzaldirekin. Arratsaldeko 18etan Mikel Otxotorena, On:giz elkarteko kidearena hasiko da: "Maskulinitate klasikoaren eraikuntza publizitate eta zinemaren bidez". Ondoren, iluntzeko 19:30etan, Maddi Oihenarten txanda izango da, "Kantugintzatik esperientzia bat" izeneko hitzaldiarekin.

 Lehenengo edizioa iaz burutu zen eta jende ugari bertaratu zen hitzaldiak jarraitzera. Orduko hitzaldiak eta bertsolaritza eta generoa aztertzeko balio duten beste zenbait eduki ikusgai daude Bertsoa.com-eko umorez atalean.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa