Ostiral honetan, Algortan, Fadurako garagardotegian 2012-02-22

Vildal, Ormazabal, Igartzabal, Txoperena, Majuelo eta Igoa Abra Sarian

Vildal, Ormazabal, Igartzabal, Txoperena, Majuelo eta Igoa Abra Sarian
Ostiral honetan jokatuko da Abra Saria Algortan, eta sei bertsolari gazte arituko dira kantari: Inazio Vidal (Leioa), Txaber Ormazabal (Arrigorriaga), Endika Igartzabal (Gabiri), Maddi Ane Txoperena (Hendaia), Irati Majuelo (Iruñea) eta Xabi Igoa (Aramaio). Bertso-afari formatua izango du aurtengoak eta Fadurako garagardotegian egingo da.
 Aurten hamaikagarrenez jokatuko da Algortako Bertsolari Eskolak antolatutako Abra sariketa. Dena den, berrikuntza batekin dator, bertso-afari baten bueltan egingo baita Algortan, Fadurako garagardotegian. Otsailaren 24an izango da hitzordua, iluntzeko 21etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Inazio Vidal (Leioa)
 Txaber Ormazabal (Arrigorriaga)
 Endika Igartzabal (Gabiri)
 Maddi Ane Txoperena (Hendaia)
 Irati Majuelo (Iruñea)
 Xabi Igoa (Aramaio)

 Afarira joan nahi duenak aurretik eman beharko du izena, e-mail bat albegetxo@gmail.com helbidera bidaliz, edo honako telefono zenbaki honetara deituz: 605 704 385. Sarrerak 15 eurotan salduko dira.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa