Agenda 2012-02-25

Lezon jaialdia gaur eta Andoainen igandean

Lezon jaialdia izango da gaur eta Andoainen igandean. Lezon, Mainontzi bertso eskolak antolatutako jaialdian, Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Jon Maia eta Anjel Mari Peñagarikano arituko dira bertsotan, 22:30etan, Gezala aretoan. Andonainen, Sahararen aldeko ekitaldian, Agin Rezola, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu, Jokin Sorozabal, Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña.12:15tan hasiko da saioa, Basteron.
Lezon jaialdia izango da gaur eta Andoainen igandean. Lezon rtero Mañontzi bertso-eskolak antolatzen duen saioa da gaurkoa. Gaueko 22:30etan hasiko da eta honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan: Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Jon Maia eta Anjel Mari Peñagarikanok.

Andoainen ere tradizio handiko saioa egingo dute Bastero kulturgunean: Sahararen aldeko bertso-saioa. Eguerdiko 12:15etan hasiko da saioa, eta honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan: Agin Rezola, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu, Jokin Sorozabal, Anjel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña. Gai-jartzen, berriz, Joxe Manuel Oiartzabal jardungo da.

Bestalde,  gaur Zumarraga Urretxuko bertso-eskolak urtero antolatzen duen Martxoan Bertsoa ekimena hasteko, bertso-kirol desafio umoretsua egingo da Azkoitian, Aizpurutxon. Lehendabizi, eguerdiko 12etan, kirol desafioa egingo dute frontoian. Ondoren bazkaltzera joango dira Itziar jatetxera, eta han bertso desafioa burutuko dute.

 Ordizian Asteburu Kulturala antolatu dute aurten bigarrenez, eta bertso-afaria egingo dute gaur Tximista sagardotegian. Iluntzeko 21etan hasiko da afaria, eta Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolariak kantuan hasiko dira gero.


Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa