Miren Ibarluzea gonbidatuko dute platora 2012-03-02

Mungia eta Lezoko saioak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak

Zapping-ean Lazkao Txikiren bertso batzuk eskainiko dituzte. Zuri-beltzekoan, berriz, Arozamenak tabakoari kantatutako bertsoak izango dira ikusgai.
 ETB1ean larunbat eguerdian emango dute Hitzetik Hortzera aste honetan ere, "Gaur Egun" albistegiaren ondoren. Aste honetako programan bi bertso-saiok beteko dute tarterik zabalena. Alde batetik, Beñat Ugartetxeak eta Igor Elortzak Mungiako Erreka jatetxean egindako bertso-afaria eskainiko du aste honetako saioak. Librean hasi baziren ere Taket Bertso Eskolako kideek gidatuta osatu zuten bigarren zatia. Besteak beste, Beñat Ugartetxea Lazkao Txikiren paperean jarri zuten Igor Elortzari galderak egiten entzuleen gozamenerako. Bertan izan zen Miren Ibarluzea, eta platotik kontatuko du han bizi izandakoaren berri.

 Beñat Ugartetxeak Lazkao Txiki imitatu zuela aprobetxatuz Joxe Migel Iztueta bera izango da protagonista "Zapping"-ean.

 Bigarren bertso-saioa Lezokoa da. Joan zen larunbatean urteroko saioa egin zuten bertan Mañontzi Bertso Eskolak antolatuta. Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Mendiluze, Jon Maia eta Aitor Sarriegi jardun ziren kantuan, eta saioko unerik distiratsuenak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak.

 Bukatzeko, "Zuri-beltzekoa" atalean Arozamenak tabakoari kantatutako bertsoak emango dituzte aste honetan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu