VI Erniarraitz Sariketa 2012-03-06

Aitor Urbieta finalera sailkatu da

Joan zen ostiralean jokatu zen lehenengo kanporaketa, San Agustin aretoan. Zarauztarraren atzetik gelditu ziren, hurrenez hurren, Aimar Karrika, Aitor Salegi, Mikel Artola, Asier Garate eta Ander Solozabal. Jende asko hurbildu zen saioa entzutera.
 Joan zen ostiralean hasi zen Erniarraitz sariketaren seigarren edizioa Azpeitian. San Agustin aretoan jokatu zen lehendabiziko saioa. Entzule ugari gerturatu ziren saioa jarraitzera, eta antolatzaileek hasieran pentsatu baino aulki gehiago jarri behar izan zituzten. Sei bertsolari aritu ziren oholtzan kantuan, Silbia Etxanizen esanetara. Azkenean honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Aitor Urbietak     335,1 puntu
 2.- Aimar Karrikak     322,5 puntu
 3.- Aitor Salegik      306 puntu
 4.- Mikel Artolak      300 puntu
 5.- Asier Garatek      287,5 puntu
 6.- Ander Solozabalek  262 puntu

 Ondorioz, Aitor Urbietak zuzenean lortu du finalerako txartela. Gainerakoek puntuazioen zain geratu beharko dute. Datozen asteetan jokatuko dira beste bi kanporaketak:

 MARTXOAREN 9a, OSTIRALA
 Errezilgo Borondegiko aretoan, 22etan
  Eneritz Artetxe
  Beñat Iguaran
  Josu Oiartzabal "Xenpelar"
  Irati Majuelo
  Odei Barroso
  Peio Ormazabal

 MARTXOAREN 16a, OSTIRALA
 Azkoitiko Elkarguneko aretoan, 22etan
  Izar Mendiguren
  Arrate Illaro
  Nekane Zinkunegi
  Amaia Iturriotz
  Maindi Murua
  Jokin Sudupe "Pio"

 Finala martxoaren 23an jokatuko da Azpeitiko Gaztetxean, gaueko 22etatik aurrera. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera. Gainerako hirurak puntuazioen arabera sailkatuko dira.

 Lehendabiziko kanporaketaren laburpena ikusgai dago Erniarraitz Bertsozale Elkartearen blogean.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu