Euskaltzaindiaren egoitzan 2012-03-07

Emanaldi berezia izango da gaur Bilbon

Uxue Alberdi bertsolariak eta Amaia Zubiriak Bizenta Mogelek egindako koplak eta bat-bateko bertsoak tartekatuko dituzte saioan zehar.
 Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan emanaldi berezia egingo dute gaur. Uxue Alberdi bertsolariak eta Amaia Zubiria kantariak Bizenta Mogelen koplak eta bat-bateko bertsoak kantatuko dituzte bertan.