Bilbon, Zaldibarren, Hendaian eta Usurbilen 2012-03-08

Saio bat baino gehiago izango da gaur

Bilbon emakumeek egindako koplak kantatuko ditu Amaia Zubiriak; Zaldibarren bertso-triki poteoa egingo dute Iratxe Ibarrak eta Garikoitz Sarriugartek; Hendaian bertso-afarian kantatuko dute Maialen Lujanbiok eta Maddi Ane Txoperenak eta Usurbilen ere bertso-afaria izango da Ainhoa Agirreazaldegi eta Uxue Alberdirekin.
 Osteguna izan arren bertso-saio bat baino gehiago izango da gaur Euskal Herrian.

 Bilbon "Emakumeek egindako koplak" izeneko ikuskizuna eskainiko du Amaia Zubiria kantariak. Euskaltzaindiaren egoitzan izango da hitzordua, iluntzeko 19etan.

 Zaldibarren ere ordu berean hasiko da bertso-triki poteoa. Iratxe Ibarra eta Garikoitz Sarriugarte ariko dira kantuan.

 Bukatzeko, bi bertso-afari daude gaurko iragarrita. Hendaiako Kanttu tabernan Maialen Lujanbiok eta Maddi Ane Txoperenak jardungo dute kantuan iluntzeko 20etan.

 Usurbilgo Artzabal jatetxean, berriz, iluntzeko 20:30etan hasiko da afaria. Ondoren Ainhoa Agirreazaldegi eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu