Aitzol Barandiaran Platoan 2012-03-09

Getaria, Mutiloa eta Arangureneko bertsoak Hitzetik Hortzeran

Getaria, Aranguren eta Mutiloako bertsoak izango dira aste honetako Hitzetik Hortzeran, Aitzol Barandiaran bertsolarian platoan dela. Zuri-beltzeko Auspoa atalean, Mikaela Elizegiren (Pello Errotaren alaba) oroitzapenez Garbiñe Larrearen testigantzak ekarriko ditu eta baita Telleriak "Mundu honetan holako gauzak" doinua plazaratu zuenekoa ere
Aurreneko aldiz antolatu dute Getariako Elkano jatetxekoek bertso afaria. 110 lagun baino gehiago batu ziren Elkanorenean prestatutako kutixiekin hasi eta bertso-jana egiteko ondoren. Amaia Agirre, Jon Maia eta Aitzol Barandiaran aritu ziren. Gehienean librean egin zuten baina Getariako bertso eskolakoek Jokin Egurbideren bidez jarritako gaiei ere kantatu zieten. Bitsetan joan zen afaria hasieratik amaierara. Besteak beste Getariakoaz hitz egiteko gonbidatu dute asteon Aitzol Barandiaran Munduate bertsolari ataundarra Hitzetik Hortzerako platora.

Aranguren ibarrean hamaika urte daramatzate Irulegi euskara taldekoek bertso saioak antolatzen. Aurten Julio Soto eta Amets Arzallus izan dira estreinakoz bertan. Bapo bazkaldu ostean Ameriketatik itzuli zaharra ez den bikoteak saio ederra egin zuen.

Zuri-beltzeko AUSPOA atalean Garbiñe Larreak Mikaela Elizegiren oroitzapenez hitz egin eta irakurraldia egingo du. Eta Zapping-ean Millan Telleriak “Mundu honetan holako gauzak” doinua plazaratu zuenekoa oroituko dute.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu