Gaur Deba, Lesaka, Mallabia, Zornotza, Sopela, Bergara eta Irunen 2012-03-09

Dozena bat bertso-emanaldi izango dira asteburu honetan

Deban Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña ariko dira afalostean; Lesakan Julio Soto, Fredi Paia eta Alaia Martin; Mallabian Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin; Zornotzan Sustrai Colina eta Xabier Amuriza; Sopelan hitzaldia emango dute Miren Ibarluzea eta Fredi Paiak; Bergaran Jon Maiak eta Agin Rezolak kantatuko dute eta Irunen Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"-k, Odei Barrosok eta Amaia Agirrek.
 Bertso-saioz beteta dator asteburu hau ere. Denera ia dozena bat bertso-emanaldi daude iragarrita. Gaur bertan izango da non gozaturik. Deban bertso-afaria egingo dute Sebastian Lizaso eta Andoni Egañak.

 Lesakan "A las nueve en el Faisan" liburuaren aurkezpena izango da. Bertan Julio Soto, Alaia Martin eta Fredi Paia ariko dira bertsotan, Xabier Silveira gidari dutela.

 Mallabiako Izar Gorri elkartean Iban Urdangarin eta Iker Zubeldiak kantatuko dute afalostean. Beñat Ugartetxea ariko da aurkezle lanetan.

 Zornotzako Uxarte sagardotegian ere bertso-afaria izango da. Sustrai Colina eta Xabier Amurizak kantatuko dute bertan.

 Sopelan "Emakumea eta bertsolaritza" izeneko hitzaldia eskainiko dute Miren Ibarluzeak eta Fredi Paiak Kurtzio kultur etxean, iluntzeko 19:30etan.

 Bergaran bertso-afaria izango da Agorrosin jatetxean iluntzeko 21etan. Jon Maia eta Agin Rezola ariko dira bertsotan.
 
 Azkenik, Irungo Gaztetxean "bertso-sex afaria" ospatuko dute iluntzeko 21etan. Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Odei Barroso eta Amaia Agirrek kantatuko dute bertan.


 Biharko beste hiru saio daude iragarrita. Oiartzunen urteroko bertso-poteoa egingo dute iluntzeko 19etan hasita. Andoni Egaña, Iñaki Gurrutxaga eta Beñat Gaztelumendik kantatuko dute.

 Astigarragan bertso-jaialdia izango da kultur etxean, iluntzeko 20etan hasita. Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi, Amaia Agirre eta Onintza Enbeitak kantatuko dute, Unai Elizasu gai-jartzaile dutela.

 Zerainen, berriz, bertso-afaria izango da Ostatu tabernan, iluntzeko 21:30etatik aurrera. Amaia Agirre eta Nerea Elustondo dira bertan kantatzekoak.

 
 Iganderako emanaldi bakarra dago iragarrita. Berako kultur etxean "Bertsolari" filma eskainiko dute arratsaldeko 18etan. Ondoren solasaldia izango dute Asier Altuna zuzendariarekin.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu