Igande geg 2012-04-19

Osinalde saria eta Petra Elserri alamanari elkarrizketa HITZETIK HORTZERAn

XLI. Bertsolari Gazteen Osinalde sarikoak izango dira, asteon Hitzetik Hortzerako bertsorik gehienak.  Amaia Iturriotz urretxuarrak irabazi du sariketa eta bere bakarkako lana ikusi ahal izango da. Halaber Josu Oiartzabal Xenpelar azpeitiarrari bertsorik onenaren saria ekarri zion ofizioa ere emango dute. Oiartzabal eta Iturriotzekin Peio Ormazabal arrigorriagarra,  Nekane Zinkunegi errezildarra, Maddin Ane Txoperena hendaiarra eta Imanol Uria algortarra aritu ziren Jokin Muruak emandako gaiei kantari. Gabiriako saioko bertso onentsuenez gain, Gabiriako gazteek BertsoMovieDa lehiaketarako sortutako Bertso Road Movie ikusentzunezkoaren laburpena ere emango dute programan. Horretaz gain Oñatiko Santa Ana aretoan egin zen saiotik Uxue Alberdik eta Alaia Martinek egindako ofizioa eta Bergaran, Erramu Zapatu bezperako saiotik Amets Arzallus eta Andoni Egaña elkarri puntu jartzen.

Zuri-beltzeko Auspoa atalean Gorka Bereziartua kazetariak Sebastian Salaberriaren Neronek tirako nizkin liburuko pasartea irakurriko du; Zappingean 1984ko Taket sariketa erreskatatu dute.  

Petra Elser, Frakfurteko euskalduna gonbidatu
Alemanian jaiotako bertsozalea izango du lagun platoan Jon Artanok, bertsolaritzaz jarduteko. Petra Elser Banaiz Bagara elkartearen sortzailea da eta etorkinei euskalduntzeko bide berriak asmatzen dihardu Gipuzkoako zortzi herritan. Kanpotarrak euskarara erakartzeko bertsoak eta kantuak duen garrantziaz mintzatuko da Elser, besteak beste.


Hitzetik Hortzera: eitb.com/nahieran-en, eta larunbat bazkalostean, Gaur Egun-en ondoren, ETB-1en.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu