Larunbat honetan 2012-04-20

Osinalde saria eta Petra Elserri elkarrizketa Hitzetik Hortzeran

XLI. Bertsolari Gazteen Osinalde sarikoak izango dira, asteon Hitzetik Hortzerako bertsorik gehienak. Zuri-beltzeko Auspoa atalean Gorka Bereziartua kazetariak Sebastian Salaberriaren Neronek tirako nizkin liburuko pasartea irakurriko du. Petra Elser, Frakfurteko euskalduna gonbidatu
XLI. Bertsolari Gazteen Osinalde sarikoak izango dira, asteon Hitzetik Hortzerako bertsorik gehienak.  Amaia Iturriotz urretxuarrak irabazi du sariketa eta bere bakarkako lana ikusi ahal izango da. Halaber Josu Oiartzabal Xenpelar azpeitiarrari bertsorik onenaren saria ekarri zion ofizioa ere emango dute. Oiartzabal eta Iturriotzekin Peio Ormazabal arrigorriagarra,  Nekane Zinkunegi errezildarra, Maddin Ane Txoperena hendaiarra eta Imanol Uria algortarra aritu ziren Jokin Muruak emandako gaiei kantari. Gabiriako saioko bertso onentsuenez gain, Gabiriako gazteek BertsoMovieDa lehiaketarako sortutako Bertso Road Movie ikusentzunezkoaren laburpena ere emango dute programan. Horretaz gain Oñatiko Santa Ana aretoan egin zen saiotik Uxue Alberdik eta Alaia Martinek egindako ofizioa eta Bergaran, Erramu Zapatu bezperako saiotik Amets Arzallus eta Andoni Egaña elkarri puntu jartzen.

Zuri-beltzeko Auspoa atalean Gorka Bereziartua kazetariak Sebastian Salaberriaren Neronek tirako nizkin liburuko pasartea irakurriko du; Zappingean 1984ko Taket sariketa erreskatatu dute. 

Petra Elser, Frakfurteko euskalduna gonbidatu
Alemanian jaiotako bertsozalea izango du lagun platoan Jon Artanok, bertsolaritzaz jarduteko. Petra Elser Banaiz Bagara elkartearen sortzailea da eta etorkinei euskalduntzeko bide berriak asmatzen dihardu Gipuzkoako zortzi herritan. Kanpotarrak euskarara erakartzeko bertsoak eta kantuak duen garrantziaz mintzatuko da Elser, besteak beste.


Hitzetik Hortzera: eitb.com/nahieran-en, eta larunbat bazkalostean, Gaur Egun-en ondoren, ETB-1en.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra