Maiatzaren 8tik ekainaren 12ra bitartean 2012-04-26

Bertso doinu ikastaroa egingo da Donostian

Astearteetan egingo dira saioak, iluntzeko 19etan, Iñigo Legorburu errenteriarra gidari dela. Bertsopaperak kantatuz doinuak ikasi eta kantuan gozatzea da helburua. Izena emateko epea maiatzaren 4ra bitartean egongo da zabalik.
 Donostiako Bagera eta Txirain elkarteek Bertso Doinu Ikastaroa antolatu dute. Maiatzaren 8tan hasi eta ekainaren 12an bukatuko da ekimena. Astearteetan izango da hitzordua, iluntzeko 19etan, Antiguako Txirain elkartean. Iñigo Legorburu errenteriarra ariko da gidari lanetan. Irutxuloko Hitzari emandako elkarrizketan azaldu duenez "jendeak kantuan gozatu eta bertso doinu gehiago ikastea" da ikastaroaren helburua. Horretarako, bertsopaperak kantatuko dituzte denen artean, eta ondoren hauen inguruan jardungo dira hizketan.

 Ikastaroa doakoa izango da, baina maiatzaren 4a baino lehen eman beharko da izena. Horretarako Bagera Elkartera deitu beharko da (943 46 71 81). Aurtengoa hirugarren edizioa izango da Iñigo Legorbururentzat.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu