XXI. edizioa 2012-04-30

Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketa martxan da

Argiberri Elkarteak antolatuta, martxan da Lazkao-Txiki bertso paper lehiaketaren XXI. edizioa. Lanak uztailaren lehena bitartean aurkeztu ahal izango dira, eta sari banaketa irailaren 9an egingo da, Euskal Jaiaren barruan. Lanak bildatzeko helbidea: elbidea. Argi Berri elkartea, Gipuzkoa Kalea 15-behea, 20.240, Ordizia edo aitor-c@ahize.aek.org.
Argiberri Elkarteak antolatuta, martxan da Lazkao-Txiki bertso paper lehiaketaren XXI. edizioa. Lanak uztailaren lehena bitartean aurkeztu ahal izango dira, eta sari banaketa irailaren 9an egingo da, Euskal Jaiaren barruan. Lanak bildatzeko helbidea: elbidea. Argi Berri elkartea, Gipuzkoa Kalea 15-behea, 20.240, Ordizia

Lehiaketa hiru mailatan banatu dute aurten ere: Gaztetxoak, 13 urte arte. Gazteak, 14-18, eta helduak. Maila denetan librea da bertso sortaren neurria eta doinua, eta gazteen eta helduen mailan baita gaia ere. Gaztetxoen mailan, berriz, Ordizian puri-purian dagoen gai bati buruz jarri beharko dituzte bertsoak, azokaren 500. urteurrenaz.

Hiruna sari, hiru mailetan
Hiru mailetan hiruna sari banatuko dituzte. Gaztetxoetan 200, 100 eta 50 euroko sariak banatuko dituzte; gazteetan 300, 200 eta 100 eurokoak; eta helduetan 500, 400 eta 300 eurokoak. Maila bakoitzeko txapeldunek Lazkao Txikiren omenez egindako Txikia oroigarria ere jasoko dute.

Mailak, adin tarteak eta bertso kopuruak

• Gaztetxoen maila. 13 urte artekoentzat (2012an 14 betetzen ez dituztenentzat). Neurria eta doinua librea da, baina gaia ez. Gaia Ordiziako azokak 500 urte izango da. Gutxienez 2 bertso eta gehienez lau.

• Gazteen maila. 14-18 urte artekoentzat (2012an gutxienez 14 eta gehienez 18 urte betetzen dituztenentzat). Neurria, doinua eta gaia libreak dira. Gutxienez zortzi bertso eta gehienez 12 aurkeztu behar dira.

• Helduen maila. 1993an edo aurretik jaiotakoentzat. Neurria, doinua eta gaia libreak dira. Gutxienez zortzi bertso eta gehienez 12 aurkeztu behar dira.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu