BideoKopla lehiaketa 2012-05-29

Bertso-bazkaria Iruñean

Larunbatean izan zen AEK eta Bertsozale Elkarteak antolatu duten BideoKopla lehiaketaren sari-banaketa. Iruñeko Hizkuntza Eskolako Bertso-eskolakoek irabazi dute lehiaketa eta besteak beste, Iruñeko Iruñazaharra sagardotegian egindako bertso-bazkaria izan zuten sari. Maialen Lujanbio eta Jon Maia aritu ziren kantuan.

Giro ederra zegoen larunbatean Iruñeko Alde Zaharrean. Eguraldi onak lagunduta, txaranga, trikitilariak, kontzertuak... zeuden kalea alaitzen. Izan ere, Alde Zaharreko eguna baitzen Iruñean.

Eta kasualitatez, handik oso gertu izan zen BideoKopla lehiaketaren sari-banaketa; Alde Zaharraren erdigunean, Iruñazaharra sagardotegian.

 Bapo jan eta edan ondoren, publikoarean saria irabazi duten Garesko Errobi euskaltegiko kideei eta sari nagusia irabazi duten Iruñeko bertso-eskolakoei zegokien opari-sorta eman zieten AEK-kako arduradunak eta Bertsozale Elkarteko Iñaki Murua lehendakariak.

Sari-banaketarekin jarraitzeko, bertso-festari ekin zioten. Maialen Lujanbio eta Jon Maiaren bertsoak ere opariaren parte baitziren. Umorez aritu ziren biak eta ondo asetuta utzi zuten iruñarren bertso-gosea.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu