Aurtengoa hirugarren edizioa izango da 2012-05-30

Bota Eguna ospatuko dute larunbatean Elizondon

Nafarroako Bertso Eskoletan ari diren helduen eguna izango da larunbatekoa. Bezperan Karlos Aizpuruak hitzaldia emango du Arizkunenea kultur etxean. Larunbatean "komunetik komunerat" izeneko ekimenarekin hasiko da eguna, eta ondoren bertso-bazkaria izango da.
 Hirugarren Bota Eguna ospatuko da larunbat honetan Elizondon. Nafarroako Bertso Eskoletan dabiltzan helduen eguna izango da larunbatekoa. Aurten 112 ikasle aritu dira Nafarroan helduen taldeetan. Denera 14 talde daude gaur egun Lesakan, Beran, Larraunen, Baztanen, Leitzan, Iruñean, Malerrekan eta Lizarran.

 Asteburu honetako ospakizunen antolaketaz Baztango Bertso Eskola arduratuko da. Ostiralean hasiko da festa, Karlos Aizpuruak Arizkunenea kultur etxean emango duen hitzaldiarekin. "Bertsogintzan aritzeko zenbait gako: etxean lantzekoak" izeneko hitzaldia eskainiko du iluntzeko 20etan.

 Egun handia, dena den, larunbatekoa izango da, egun osoan izango baita zerekin gozatua. Eguerdiko 12etan hasiko da jaia, "komunetik komunerat" bertso jarduerarekin. Herriko plazatik abiatuko dira. Ondoren bertso bazkaria egingo da Kortarixar jatetxean. Bazkalostean, berriz, bertso eskoletako kideek egun horretarako prestatutako emanaldiak eskainiko dituzte.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu