Ostiralean jokatuko da Bizkaiko Eskolarteko finala. Umetan, sei bertsolari eta gaztetan zortzi izango dira, gehienak lehenengo aldiz kantatuko dutenak. Bilboko Karmen aretoan izango da, 11:00etan hasita.
Bizkaiko Eskolarteko XXIX. finala jokatuko da bihar Bilbon, ume zein heldu mailan. Urtero gisa, Karmen aretoan izango da, 11:00etatik aurrera. Umetan, Bizkaiko hainbat eskualde dago ordezkatuta saio honetan, eta bertsolariak denak ere eskola-ikastoletan eta bertso eskoletan egiten den lan emankorraren ondorioz bertsozaletu eta trebatu diren ikasleak. Honako seikote hau izango da kantari:
Unai Mendiburu – Algorta
Txaber Altube - Abadiño
Paule Loizaga - Sopela
Itxaro Juaristi - Abadiño
Iker Larisgoitia – Mungia
Garoa Angiozar - Berriz
Txikien mailan bat izan ezik beste guztiak lehenengoz datoz bat-bateko txapelketara. Txaber Altube da maila honetan beteranoa, beste batzuetan txapeldun ere izan dena, eta gainerakoak lehenengoz heldu dira finalera
Bestalde, gazteetan ere berrikuntza handia du aurtengo finalak, zortzitik bost baitira berri adin tarte honetan. Aurreko urteetan txikietan finalista izandakoak aurten, adinak hala aginduta mailaz aldatu ostean, goragoko adin-mailan finalera heltzea lortu dute, eta horrela erreleboari bide eman. Zortzikotea:
Iker Garitagoitia - Arrigorriaga
Malen Amenabar - Larrabetzu
Nerea Ibarzabal - Markina
Ander Gerrikaetxebarria - Amorebieta-Etxano
Jon Larrabide – Lezama
Koldo Gezuraga - Gernika
Txaber Ormazabal - Arrigorriaga
Asier Galartza - Muxika
Bermeon, Markinan eta Elorrion jokatu dira kanporaketak finalerako bertsolariak aukeratzeko. Guztira 75en bat bertsolari gazte ibili da kanporaketetan finalerako ahaleginetan.