Iluntzeko 19:30etan Plateruena Kafe Antzokian 2012-05-31

Gaur bukatuko da DF Bertsozale Eskola

Bertso-trama bat egingo dute Igor Elortza, Jon Maia eta Oihana Bartra bertsolariekin. Aurtengoa laugarren edizioa izan da eta gaurkoa izango da aurtengo bosgarren saioa. Aurretik Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Asier Ibaibarriaga eta Josu Goikoetxea jardun dira hizlari lanetan.
 Gaur bukatuko da DF Bertsozale Eskolaren laugarren edizioa. Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak antolatuta, maiatzeko ostegunetan bertsolaritzaz zerbait gehiago ikasteko aukera izan dute bertaratutakoek. Aurtengo edizioan Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Asier Ibaibarriaga eta Josu Goikoetxea aritu dira hizlari lanetan. Ekimena borobiltzeko bertso-trama bat antolatu dute gaurko. Bertan Igor Elortza, Jon Maia eta Oihana Bartra ariko dira kantuan. Iluntzeko 19:30etan hasiko da saioa.

 Aurtengo hitzaldien laburpenak irakurgai daude Plateruen Blogean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-14

Julio Sotok iparorratza aurkitu du Miarritzen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketa berezia 2026-11-12

Zaldibiako Zapi Janztea Bertsoan