Arratsaldeko 16etan hasiko da saioa 2012-05-31

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalak bihar Andoainen

Gaztetxoen mailan lau talde ariko dira kantuan eta gazteen mailan zortzi bertsolari. Bastero Kulturgunean izango da saioa.
 Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalak jokatuko dira bihar Andoaingo Bastero Kulturgunean. Lau kanporaketaren ondoren, gaztetxoen mailan lau talde eta gazteen mailan zortzi bertsolari iritsi dira finalera. Saioa arratsaldeko 16etan hasiko da, gaztetxoen saioarekin. Honako talde hauek iritsi dira finalera:

 -Goierriko bertso eskola, Ordiziko Taldea: Maddi Etxeberria, Gartxot Ramirez, Oier Ibarzabal eta Iraitz Sarasola
 -Goierriko bertso eskola, Lazkaoko taldea: Oihane Lazkanoiturburu, Andoni Mikelarena, Paul Iruretagoiena eta Ahizpea Garmendia
 -Zarauzko taldea: Jone Makazaga, Paula Arriola, Ane Peñagarikano eta Mikel Sarasua
 -Hernaniko taldea: Iker Ormazabal, Beñat Klemente, Andoni Mujika eta Aitor Balerdi

 Gaztetxoen mailako finalaren ondoren hasiko da gazteen mailakoa. Honako zortzi bertsolari hauek ariko dira bertan:

 -Gema Urteaga (Ordiziko Oianguren Institutuko ikaslea)
 -Jokin Bergara (Eibarko Ignazio Zuloaga Institutuko ikaslea)
 -Eñaut Martikorena (Andoaingo La Salle Berrozpe Ikastetxeko ikaslea)
 -Mikel Iturriotz (Urretxuko Garaialde Lizeoko ikaslea)
 -Haritz Mujika (Tolosako Orixe Institutuko ikaslea)
 -Amaia Urbieta (Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolako ikaslea)
 -Ane Zuazubiskar (Arrasateko Arizmendi Ikastolako ikaslea)
 -Joanes Etxaide (Beasaingo Txindoki Institutuko ikaslea)

 Bat-bateko saioen ondoren idatzizko atalaren sari-banaketa egingo da. Biharko saioan Maialen Lujanbio ariko da aurkezle lanetan eta Aitzol Astigarraga, Bakarne Urreaga eta Zigor Leunda izango dira epaile. Aurtengoa Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 32. edizioa izango da.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa