ostiral gauean eta igande arratsaldean 2013-01-17

Txotx irekiera, Oñatiko saioa eta Muñukorta protagonista Hitzetik Hortzeran

Asteasuko Sarasola sagardotegiak egindako txotx irekiera ekitaldiko bertsoak, Oñatiko saioa eta Gregorio Larrañaga Muñukorta izango dira protagonista aste honetako Hitzetik Hortzeran.
Asteasuko Sarasola sagardotegiak egindako txotx irekiera ekitaldiko bertsoak, Oñatiko saioa eta Gregorio Larrañaga Muñukorta izango dira protagonista aste honetako Hitzetik Hortzeran.
Gregorio Larrañaga Mañukortak eta Anjel Larrañagak urte asko daramatzate elkarrekin Sarasola sagardotegiko txotx irekierara joaten. Giro ederra jarri zuten bertsolariek eta Kupela taldeak.  Mañukortarekin hizketaldi patxadatsua ere egin du Jon Artanok Markinan, eta hamaika kontu esan dizkio Jainkomendin sortutako bertsolariak.

Oñatiko jaialdiko bertsoaldi onenak ere emango dituzte. Bertan Mirari Sagarzazuk emandako gaiei zukua atera zieten Aitor Mendiluzek, Unain Iturriagak, Andoni Egañak, Amets Arzallusek, Julio Sotok eta Maialen Lujanbiok.
Hitzetik Hortzera, ostiralean 21:00ak aldera izango da eta igandean 15:00etan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu