BBK SARIKETA 2013-03-27
Bizkaiko eskualdeen artean jokatzen dute urtero BBK sariketa. Bi maila izaten dira, 18 urte artekoa lehenengoa eta bigarrena 18 eta 24 urte artekoa. Aurtengoan, Durangaldea eta Ipar Uribe iritsi dira finalera.
Urduritasuna nabari zen saioa hasi aurretik eta saioan bertan; bai oholtzan baita oholtzaren azpikaldean ere. 18 urte artekoek abestu zuten lehendabizi. Durangaldeko taldean Garoa Angiozar, Iruri Altzerreka eta Txaber Altube; euren ondoan Ipar Uriberen ordezkari Unai Mendiburu, Aitzol Muruaga eta Paule Loizaga.
Garoa eta Unairi zortziko handiko ariketak egokitu zitzaizkien. Oinak emanda bertso bana abestu zuten lehendabizi eta bien artean zortziko handiko ofizioa osatu zuten ondoren. Iruri eta Aitzolek ariketa berak egin zituzten baina zortziko txikian. Eta bukatzeko Txaber eta Paulek hiruna lan egin zituzten: puntu-erantzuna eta bertso bana bukaerako oina emanda eta gaia emanda.
Lanak bukatuta, Durangaldeko gaztetxoenek 168 puntu lortu zituzten eta Ipar Uribekoek 175 puntu.
Jarraian helduagoen txanda izan zen. Ipar Uribetik, Inazio Vidal, Peio Arondo eta Imanol Uria aritu ziren kantuan eta Durangaldetik Aitor Bizkarra, Ander Gerrikaetxebarria eta Ane Alegria.
Gaztetxoenen arikera berdinak egin zituzten. Hauen kasuan, Inazio eta Aitorrek abestu zuten zortziko handian eta Peio eta Anderrek zortziko txikian. Imanol eta Anek puntua erantzun eta bukaerako oinarekin bertsoa osatzeaz gain, bina bertso abestu zizkioten gaiari.
Helduen mailan, Durangaldeak 244 puntu bildu zituen eta Ipar Uribek 210. Batuketak eginda Durangaldeari eman zioten lehen saria.
BBK sariketan parte hartutako bertsolari gazteenaren saria Iruri Altzerrekak irabazi du eta bizkaiera egokiena erabiltzeagatik Arratialdeko Irati Astondoari eman zioten garaikurra.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24