Inprobisazioa eta umorea eskenategian 2013-04-26

Virginia Imazen ikastaroan parte hartzeko epea datorren astean amaituko da

Maiatzaren 5ean amaituko da Virginia Imazen "Inprobisazioa eta umorea eskenategian" tailerrean izena emateko epea. Ekainaren 28-29-30 da. umorez@bertsozale.com /(+34) 943 694 277. Bertsozale Elkarteko Genero Taldeak antolatuta, sorkuntzari begirako formazio tailerra da "Inprobisazioa eta umorea eskenategian", umorea egiterakoan eta oholtzara igotzeko prestaketan, genero prespektiba hartzen dute kontutan, oinarritik. Genero prespektiba eta sorkuntza uztartzen dituzte, beraz.
Maiatzaren 5ean amaituko da Virginia Imazen "Inprobisazioa eta umorea eskenategian" tailerrean izena emateko epea. Ekainaren 28-29-30 da, Bergaran. Izena emateko: umorez@bertsozale.com /(+34) 943 694 277.

Bertsozale Elkarteko Genero Taldeak antolatuta, sorkuntzari begirako formazio tailerra da "Inprobisazioa eta umorea eskenategian", umorea egiterakoan eta oholtzara igotzeko prestaketan, genero prespektiba hartzen dute kontutan, oinarritik. Genero prespektiba eta sorkuntza uztartzen dituzte, beraz.  Zure "zu" benetako hori (edo zure "zu" onena) topatzeko tailerra da, beti umorea oinarri dela. Hainbat alor landuko dira tailerrean: entzutea, metafora, disponibilitatea, arnasa, literalak, sortzeko jarioa, huts egiteen kudeaketa, hutsuneetatik irteteko estrategiak, gorputza errekuperatzea, eta abar.

Xehetasunak
-Datak: ekainak 28, 29 eta 30.
-Lekua: Aibar Baserria (Oihulari Klownen aterpetxea)
-Partaideak: bertsolari zein zaleak, 14 kide
-Tailerra "mixtoa" izango da: emakume eta gizonak elkarrekin lantzekoa.
-Taldea osatzea: izena emateko ordena hartuko da kontutan, eta genero oreka zainduko da.
-Matrikula (25 ordu) eta egonaldia (jana eta loa): 100¤
*Bertsozale Elkarteak lagundutako ekimena da (partaideko kuotaren erdia lagunduko du Elkarteak).
-Izena emateko epea: apirilaren 11tik maiatzaren 5era
-Izen-ematea/ Informazioa:    umorez@bertsozale.com /(+34) 943 694 277.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu