BAT, Bertso Afari Txapelketa 2013-04-15
Amaia Iturriotzekin jokatu zuen buruz burukoa Julio Sotok. Horien atzetik, hirugarren sailkatu zen Arrate Illaro, laugarren Maddi Ane Txoperena, bosgarren Egoitz Gorosterrazu eta seigarren Oier Arbina.
Etxarri-Aranatzeko Karriskestu Elkartean jokatu da laugarren Euskal Herriko Bertso Afari txapelketa. Euskal Herriko bertsolari gazteak ezagutaraztea du helburu lehiaketa berezi honek. 60 lagun inguru elkartu ziren mahaien bueltan.
Urduri samar hasi ziren kantuan bertsolariak baina Karrikestun elkartutako lagunen oihu eta txaloek lagundu zieten barrenak baretzen. Oier Arbina kantuan izanda gainera, ez zen falta aguraindarren "bonbo" hotsa.
Behin hasierako beldurra gainetik kenduta, bizi-bizi aritu ziren sei bertsolariak eta gazteak berezkoa duen freskotasunarekin gozatu ziguten afalostea.
Binaka zortziko handian hasi zuten saioa eta ariketa honetan aipatzekoa Maddi Ane Txoperenak eta Julio Sotok egindako lana. Ondoren, Egoitz Gorosterrazuk txispa ederra erakutsi zuen koplaka Oier Arbina eta Julio Sotorekin.
Oier Arbinak zortziko txikian atera zuen barruko plazagizona Arrate Illarorekin; ederki aritu ziren biak. Aipatzekoa baita ere, ondoren buruz burukoa jokatuko zuten Amaia Iturriotz eta Julio Sotok zortziko txikian osatutako bertsoaldia.
Denek egin beharreko ariketekin amaitzeko, binaka puntuka aritu ziren gai-jartzaileak entzungai jarritako doinu bati buruz. Arrate Illaro eta Julio Sotori aurreskua egokitu zitzaien.
Behin buruz burukoa zein bertsolarik jokatuko zuten jakinda, bakarkako lanari ekin zien Julio Sotok eta Amaia Iturriotzek. Lan puntuagarriei amaiera emateko, Iparragirreren doinuan librean aritu ziren biak.
Azkenean, Julio Sotok jantzi zuen Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketako txapela bigarren aldiz.
Antolatzaileek esan dutenez "hurrengo urtekoa bosgarrena izango dela eta zerbait berezia prestatzen ari dira".
Buruz burukoa. Soto-Iturriotz
2013-04-12 Etxarri-Aranatz
Puntuka. Illaro-Soto
2013-04-12 Etxarri-Aranatz
Zortziko txikian. Iturriotz-Soto
2013-04-12 Etxarri-Aranatz
Zortziko txikian. Arbina-Illaro
2013-04-12 Etxarri-Aranatz
Koplaka. Gorosterrazu-Arbina-Soto
2013-04-12 Etxarri-Aranatz
Zortziko handian. Txoperena-Soto
2013-04-12 Etxarri-Aranatz
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-20
Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna 2025-03-05