Bizkaiko Enkarterri 2013-05-21
Bertsoak badu lekua Zallan eta horren lekuko izan zen Bertsoa.com ostiralean. Handia da herriko zinema eta bete ez bazen ere 150 lagun inguru elkartu ziren antzoki ederrean. Tartean gaztetxo asko, gehienak edo ia denak ikastetxean Aitor Arrutia zallarrarekin bertsolaritza lantzen dutenak.
Berarekin hitz egiteko aukera izan genuen saioa hasi aurretik. "Gaur egun hezkuntza arautuan bertsolaritza lantzeaz gain bi talde daude Zallako bertso-eskolan: gaztetxoena eta helduena. Gaztetxoen taldean 8 lagun elkartzen dira astean behin, eta helduen taldean 7; hauek ere astean behin". Horrek noski eragin zuzena du Zallako bertsozaletasunean eta "Zalla herri bertsozalea da edo saiatzen gara behintzat bertsoa eremu guztietara zabaltzen". Bertso-eskolak antolatzen ditu urteko bertso-ekitaldi gehienak eta udaberriko bertso-jaialdiaz gain, "bertso-poteoak egiten ditugu jaietan edo Zallako egun berezietan".
Horren ondorio adierazgarrienetako bat da ostiralean Zallako bertsolari bat oholtzara igo izana. Jone Uria, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Amets Arzallusekin batera aritu zen bertsotan Beñat Amezaga herritarra. Jon Martinezek egin zituen gai-jartzaile lanak.
Ezin izan zuen saihestu Jon Martinezek. Ostirala, maiatzaren 17a eta sekulako kazkabarra, negu-giroa. Amestea libre onen da eta eguraldi onarekin zer egingo luketen galdetu zien bertsoriei.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24