Santutxuko bertso-eskolaren eskutik 2013-05-27

29 bertso udaberri Bilbon

Asteburuan amaitu dira Bilboko Udaberriko saioak. Hori dute izena, eta 30garren udaberrirantz abiatu berri dira jada. Santutxuko Bertso Eskolak sortutako ekimena da: “Guk beti argi izan dugu eskola eta agentzia garela” dio Joserra Bilbaok, bertso-eskolako kideak.Joserra Bilbao da hasiera hartatik lehen lerroan dirauen pertsona klabeetako bat. Bertsoa.com-ek bere gogoetak bildu ditu.
Asteburuan amaitu dira Bilboko Udaberriko saioak. Hori dute izena, eta 30garren udaberrirantz abiatu berri dira jada. Santutxuko Bertso Eskolak sortutako ekimena da: “Guk beti argi izan dugu eskola eta agentzia garela” dio Joserra Bilbaok, bertso-eskolako kideak. Bilbon bertsolaritza eta euskaltzaletasuna zabaltzeko sortuak dira Udaberriko saioak, Aste Nagusiko zikloak duela 32 urte zabaldutako bideari jarraipena emanez. Bide luze honetan kokapena eta formatuak berritzen joan dira. Areatzan hasi ziren, baina, zabalegi irudituta, Udal liburutegira pasa ziren ondoren. Auzoz auzo ere ibili dira Udaberriko saioak eta harrerarik beroenak Santutxuk egin ziola ikusita, bertan finkatu dira azken 10 urteotan. Lau bertso ekitaldi izaten dira, hiru jaialdi lau bertsolarikoak eta laugarrena ekitaldi berezia, aretoan, izan musikatua, Bertsolari filmaren emanaldia… Larunbat eguerdian eta Karmelo Plazan da jaialdien zita, eta entzuleak bikain erantzuten du, eguraldia beti lagun izaten ez bada ere. Datorren udaberrian hogeita hamargarrena. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu