Harituz Bertsozale Elkarteak antolatuta 2013-06-06

Tolosan hitzaldia izango da gaur

"Gaiaren trataera, bertsolarien aldetik" izenburuko hitzaldia eskainiko du Maialen Lujanbiok. Iluntzeko 19etan hasiko da.
 Badira hilabete batzuk Tolosaldeko Harituz Bertsozale Elkarteak bere ibilbideari ekin zionetik, eta tarte horretan hainbat ekimen antolatu ditu. Tartean, Bertsozale Elkartearen bidez lotutako hiru hitzaldi ere bai. Xabier Amurizak eskaini zuen lehenengoa Amezketan, Unai Iturriagak bigarrena Amasan eta gaur izango da hirugarren hitzaldia, Tolosan. Maialen Lujanbio ariko da hizlari lanetan eta hauxe da bere jardunaren izenburua: "Gaiaren trataera, bertsolarien aldetik". Iluntzeko 19etan hasiko da hitzaldia.

Albiste gehiago

Ipuin kontakizun musikatua 2026-10-19

Otsoko eta Xilili, herriz herri ipuin kantari

Bideopodcasta 2026-10-17

Bidegurutzean jarraitzen dugu

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta