Durangaldeko kopla txapelketa 2013-06-10

Beñat Ugartetxea Durangaldeko 'Txapalaterue'

Durangaldeko Bertso-eskolak antolatuta eskualdeko bertsolarien arteko kopla txapelketa jokatu zen barikuan eta Beñat Ugartetxea mallabiarra gertatu zen irabazle, Igor Elortzarekin buruz burukoa jokatuta. Ugartetxeari Txapalatatea edo inbutua eman zioten, garaikur gisa, bera da beraz, Durangaldeko kopla txapelketako lehenengo 'Txapalaterue.' 300 lagun bildu ziren Durangoko Plateruenan.

12 bertsolari
Koplatan Durangaldeko 12 bertsolari aritu ziren, adin guztietakoak: Txaber Altube, Aitor Bizkarra, Miren Amuriza, Igor Elortza, Erika Lagoma, Gorka Lazkano, Juan Mari Areitio, Eneko Abasolo "Abarkas", Beñat Ugartetxea, Garikoitz Sarriugarte, Ander Aldazabal eta Ane Alegria. Zarauzko kopla txapelketaren ideia hartu dute oinarrian Durangaldean eta oso erantzun ona izan zuen ekitaldiak. Afaritarako 90 txartelak amaituta, afalostean aretoa ondo beteta ekin zioten bertsolariak, Txomin Magdalena eta Markel Onaindiaren esanetara. Lehen hiru saioren ondoren, sei pasa ziren aurrera, eta buruz burukoa gero. Erabakia publiko artean zeuden epaileek, publikoaren iritzia kontsultatuta.
Gutxi barru antolatzaileen testigantzak eta koplak eskainiko dizkizue Bertsoa.com-ek.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu