Basarri gogoan izango dute 2013-07-15

Bertso Astea egingo dute aste honetan Zarautzen

Ostegunean bertso musikatuak izango dira, ostiralean "Bertsolharitza" emanaldi berezia eta larunbatean egun osoko egitaraua Txepelketarekin.
 Aurten 100 urte beteko dira Inazio Eizmendi "Basarri" bertsolari handia jaio zenetik. Bere herrian, Zarautzen, gogoan izango dute aste honetan egingo duten Bertso Astean.

 Ostegunean hasi eta larunbatera bitarte, egunero bertsoari lotutako ekimenak izango dira herrian. Honako hau izango da egitaraua:

 UZTAILAREN 18a, OSTEGUNA
 Gaueko 22etan Torre Luzian
 Bertso Musikatuak

 UZTAILAREN 19a, OSTIRALA
 Arratsaldeko 18:30etan Torre Luzian
 Bertsolharitza umeentzako emanaldia

 UZTAILAREN 20a, LARUNBATA
 Bertso Eguna:
  -10:30etan Hamaiketakoa Musika Plazan
  -12etan Txepelketa, binaka parte hartzeko aukerarekin
  -15etan Egoki tabernan bazkaria eta finala

Albiste gehiago

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

Bertso agenda 2026-09-29

San Migel egunez, hiru bertso saio

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

Zutabea 2026-09-29

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza