Takonera parkean, urteroko jaialdia 2013-07-17

Itzaletik itzalera Iruñeako San Ferminetan

Takonera parkean, Oinez gunean, Lujanbio, Lagoma, Silveira eta Martin aritu ziren bertsotan, San Ferminetako jaialdian, Alaitz Rekondok gaiak jarrita.
Takonera parkean, Oinez gunean, urteroko bertso jaialdia izan da eguerdian: Lujanbio, Lagoma, Silveira eta Martin aritu ziren kantari, San Ferminetako jaialdian, Alaitz Rekondok gaiak jarrita. Aktualitatea eta festa giroa uztartu zituen Rekondok gaietan: Gora Iruñea gunea, Gipuzkoan jarri asmo dituzten peaje berriak, txupinazoaren gora-beherak... Bertsolariek ere asmatu zuten "diagonalean" publikoarengana iristen. Izan ere, eta ia urteroko gisan, oholtza aurreko 300 aulkiak hutsik zeuden eguzki beroa tarteko. Eta zuhaizpeko mahietako bankuak beteta. Bertsolariak mikroak norabidez aldatu eta zeharrean aritu ziren, "diagonalean" agurrean kantatu zutenez. Denera, 300 entzule inguru bildu ziren Iruñean.

Albiste gehiago

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

Bertso agenda 2026-09-29

San Migel egunez, hiru bertso saio

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

Zutabea 2026-09-29

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza