Agenda 2013-08-22

Bost saio daude gaurko iragarrita

Bilbon 12:30etan, 13etan eta 15etan izango dira saioak; Bidania-Goiatzen bertso-afaria egingo dute eta Hazparnen iluntzeko 19:30etan izango da saioa.
 Bost saio daude gaurko iragarrita. Bilbon bertan, hiru saio egingo dira gaur. Eguerdiko 12:30etan hasita bertso-poteo-bazkarian ariko dira Uxue Alberdi eta Erika Lagoma, Algara Konpartsak antolatuta.

 Ondoren, eguerdiko 13etan, eguneroko saioa egingo da Santiago Plazan. Gaurkoan Etxahun Lekue, Oihane Perea, Beñat Gaztelumendi eta Onintza Enbeita jardungo dira bertsotan.

 Azkenik, eguerdiko 15etan, Odei Barroso eta Maddi Sarasuak Komantxe Konpartsan kantatuko dute.

 Hazparnen "Bertso Battle" saio berezia egingo dute Bob`s Beer ostatuan iluntzeko 19:30etan. Aimar Karrika eta Eneritz Zabaleta dira bertsotan aritzekoak.

 Azkenik, Bidania-Goiatzen bertso-afaria antolatu dute gaur, iluntzeko 21etan, frontoian. Julio Soto eta Anjel Mari Peñagarikanok kantatuko dute bertan.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu