Asier Azpirozek irabazi zuen atzoko kanporaketa 2013-08-30

Lizardiko bigarren kanporaketa gaur

Lizardi Sariko bigarren kanporaketa jokatuko da gaur Zarautzen, Urpekoak elkartean, afalondoan. Bertsotan, Maite Aizpuruaren esanetara: Ane Labaka, Saioa Alkaiza, Sabin Iraztorza, Alazne Untxalo, Amaia Iturriotz, Mikel Iturriotz, Oier Aizpurua eta Xabi Igoa. Atzoko kanporaketa Asier Azpirozek irabazi zuen, beraz finalean izango da Zubietako bertsolari gaztea.
Lizardi Sariko bigarren kanporaketa jokatuko da gaur Zarautzen, Urpekoak elkartean, afalondoan. Bertsotan, Maite Aizpuruaren esanetara: Ane Labaka, Saioa Alkaiza, Sabin Iraztorza, Alazne Untxalo, Amaia Iturriotz, Mikel Iturriotz, Oier Aizpurua eta Xabi Igoa. Irabazlea finalera sailkatuko da. Bertsolariek lau lan puntuagarri eta 11na bertso dituzte. Hiru lan ofiziotan, zortziko handian, zortziko txikian eta hamarreko txikian, eta bina punturi erantzun.

Asier Azpiroz finalera, kanporaketa irabazita
Lehen kanporaketa jokatu zen atzo eta Asier Azpiroz Zubietako bertsolari gaztea gailendu zen, eta finalean izango da zuzenean sailkatuta. Saio lanik politena ere bera eta Eneritz Artetxe errezildarrak egin zuten: ileapaindegian permanentea egite elkartutako bi amona ziren, festarako prestatzen bata, lutorako bestea. Elkarrizketa bizia osatu zuten hamareko txikian. Bigarren Gema urteaga gelditu zen atzo eta Pello Ormazabal hirugarren. Irabazleak ez besteak puntuaketa orokorraren zain beharko dute finalean izango diren jakiteko. Urpekoak elkartean 45-50 lagun bildu ziren eta bertso giro ona egon zen.

Finala, irailaren 6an Modelo zineman
Lizardi Sariko finala irailaren seian izango da, ostiralez, gaueko 22:00etan, Zarauzko Modelo zineman.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu