Ostiralean jokatu zen Zarautzen 2013-09-08

Asier Azpirozek irabazi du Lizardi

Asier Azpiroz 'Azpi' zubietarrak (Gipuzkoa) irabazi du Lizardi Saria. Ostiralean jokatu zen finala Zarautzen, sei bertsolari gazteren artean: Asier Azpiroz eta Oier Aizpuruaz (Zarautz) gain, Ane Labaka (Lasarte-Oria), Amaia Iturrioz (Urretxu), Gema Urteaga (Beasain) eta Eneritz Artetxe (Azkoiti). Azken hau, Pello Ormazabalen ordez aritu zen, eta besarkada ere igorri zion agurrean. Asier Azpiroz eta Oier Aizpuruak oso saio berdindua egin zuten, eta zarauztarra bigarren gelditu zen puntu bakarrera. Bertso onenaren saria ere Oier Aizpuruak eraman zuen, zortziko handiko lehen bertsoagatik. Felix Zubia aritu zen aurkezle lanetan eta Basarriren mendeurreneko ekitaldia izaki, irabazleari Iñaxi Etxabek jantzi zion txapela.

Final ona
Bertsolari gazteeek maila ona eman zuten Lizardiko finalean. Bost lan puntuagarri izan zituzten eta guztien entzun ziren lan politak. Zortziko handi, txiki, bina puntu, sei puntuan eta kartzela (bakarka hiruna bertso) aritu ziren. Sei puntukoa zen berritasuna eta bertsolariek ondo asmatu zuten neurri bihurrian ere. Hondartzako sorosleak, Hegoameriketara joan eta droga trafiko eskaintza jasotakoak, kirolari profesionalak... orotariko gaiak jorratu zituzten. Kartzelan berriz, honako gai honi kantatu zioten: "Iritsi da eguna, polizia zure etxean zai dago".

200 entzule inguru
Entzuleak ere urteroko legez erantzun zuen Lizardiko finalean. Modelo zineman 200 lagun inguru bildu ziren eta gogoz txalotu zituzten bertsolarien bertsoak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu