Mintzola-Mikel Laboa 2013-09-24

Miren Artetxek jaso du ikerketa beka

Hiru urteko ikerketa egingo du: "Bertsolaritzaren transmisioa eta euskararen gune sinbolikoaren sendotzea. Ipar Euskal Herriko gazteen hizkuntz identitate eta portaerak".
 Miren Artetxek jaso du Mintzola Fundazioak eta Mikel Laboa Katedrak elkarlanean sortutako ikerketa beka. Bertsolaritzari lotutako ikerketak bultzatzeko atera zuten beka deialdia, eta transmisioari lotutako ikerketa egingo du Miren Artetxek: "Bertsolaritzaren transmisioa eta euskararen gune sinbolikoaren sendotzea. Ipar Euskal Herriko gazteen hizkuntz identitate eta portaerak". Hiru urtez ariko da ikertzen.

 Gidor Bilbao, Andoni Egaña, Juan Kruz Igerabide, Pío Pérez eta Jon Sarasuak osatu dute epaimahaia. Ikerketa proiektuaren zuzendaria Josu Amezaga izango da eta zuzendari kidea, berriz, Jone Miren Hernandez.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu